XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

erromatarren agintepean Egipton bizi izandako zuzenbidearen ezagupen guztiz zehatza ere erreztu izan digu.

Azkenez heleniarren eta erromatarrengandik ezberdinak ziren semiten lege-araupidea zehaztasunez ezagutarazi izan digute.

Aipatutako lege-araupideok erromatarrek zituztenekin erkatzerakoan bakoitzaren berezitasun, ezaugarri bateragarriak, era berbereko aurrerapideak eta alkarrenganako izan zituzten eraginak askoz ere argiago ikusarazten dizkigu.

Lege alorreko papirologian Mitteis, Berge, Taubenschlag, Arangio-Ruiz, H.J. Wolff, etab. aipatu behar ditugu.

Beste zuzenbide batzuenganako erromatar zuzenbidearen ikerketa-hurrerapenak erromatar zuzenbidearen ikerketaren bakantasunik eza bultzatu eta aintzinateko zuzenbideen kondaira orokorrean barne-egokitzea erakarri izan du, erromatar zuzenbidea adierazgarri garrantzitsuenetariko bat, baina ez bakarra, (Wenger, San Nikolo, Seidl, etab.), izanez.

Lortu ahal izateko erromatar zuzenbideari berea ez duen arlo kontzeptuala kendu behar izango litzakio.

Aipatutako arlo hori lehendabizi glosadore ondokoek erromatar zuzenbideari buruz eta geroago pandektistak egindako ikerketen ondorioz gizaldiz-gizaldi gehigarritzen joan izan zaio.

8. Gaurko krisialdia

Erromatar zuzenbidearen ikasketengan gehien ikusi izan den gaien artean XIX. gizaldiaren azkenaldean hasi eta, interesaren alboratze nabarmentsua ikusi daikegu; jadanik ez da erromatar zuzenbidea oraindino pandektistak zerabilen justiniarrek ezarritako oso-osoko eran ikasten.

Beste alde batetik ez da erromatar zuzenbidea ezta justiniar lege-erapidetzan agertzen zaigun lez gai zehatz jakin batzuk aukeratuz ikasken.

Interesa, aro klasikoan izan zen zuzenbidearengan eta baita kultura-, giza- eta politika-ekonomiazko aldaketen arabera eta era askotariko aroetan zehar ziren erakundeen kondaira-aurrerapidean ere agertzen zaigu.

Aitzin aroa, aro postklasikoa eta E. Levy nabarmendu izan den zuzenbide arronta ere, berarizkotutako ikerketa arlo garrantzitsuak ditugu.

Erromatar zuzenbidearen kondairatzepide guzti honek historian zehar Erroman indarrean zegoen zuzenbidea zientzi-zehaztasun osoz ezagutzeko ikasketa eta ikerketa ikasbideen izugarrizko hobetze eta aberastean lagungarri izan ziren.

Aldi berean oztopo larririk ere sortarazi izan dute.

Erromatar zuzenbidea zuzenbide fakultateetako ikasketa plangintzako beste ikaskizun batzuengandik zeharo aldentzen duen guztiz berarizkotutako metodologia eta aurrerapide konzeptuala dauzkan fakultate arteko ikaskizuna dugula aipatu beharra dago.

Aipatutako plangintzotan erromatar zuzenbidearen aurkezpenak hiru eratako izan izangoa agertzen du: alde batetik plangintzarako sarrera orokor lez egokia dugu; (...).